Mateos eta Badiola gailendu dira pala txapelketan

Barren.eus 2022ko eka. 29a, 08:23

Maria Badiolak eta Yolanda Mateosek osatutako bikoteak irabazi du Elgoibarko Emakumezkoen Binakako Pala Txapelketaren 9. ekitaldia.

Domeka eguerdian jokatu zuten finala, eta Mateosek eta Badiolak 22-17 irabazi zioten Amaia Aizpururi eta Elaia Oiartzabali. Kalegoen plazan hasi zuten finala, baina euria hasi zuela eta Ikastolako frontoian bukatu behar izan zuten partida. Aldiz, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Kalegoengo frontoian jokatzeko aukera izan zuten, finalaren aurretik jokatu baitzuten. Lau palista mutrikuar aritu ziren lehian, eta Maite eta Iratxe BarruetabeƱa ahizpek 22-8 irabazi zieten Idoia Arrillagari eta Eva Ibarrolari.