Hurrengo lau asteetan egunero kirolean arituko dira udako kirol campusean parte hartuko duten umeak eta nerabeak. Hamasei begiraleren gidaritzapean arituko dira eta David Rodriguez izango da campuseko koordinatzailea.
Uztailaren 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, hainbat kirol egiteko aukera izango dute 2011 eta 2015 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, besteak beste: eskalada, atletismoa, mendi bizikleta, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, patinajea, padela, tenisa, Mintxetako igerilekuak, ur jolasak, zumba, e.a.
2007-2010 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute Goi Mailako Kirol Udalekuetan.
Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, igerilekuak, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte.