Mintxeta atletismo taldeak eta Elgoibarko Udaleko Haur eta Gazteen Sustapen Sailak antolatu du Mugertza krosari buruzko estreinako marrazki lehiaketa. Urtarrilaren 24an jokatuko den 73. Juan Mugertza Nazioarteko krosa, herria eta lasterketaren arteko harremana gai hartuta aurkeztu behar zituzten lanak haurrek.
Hiru maila zituen lehiaketak: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat, 3. eta 4. mailakoentzat eta 5. eta 6. mailakoentzat. Guztira 260 haurrek parte hartu dute lehiaketan; lehen kategorian 112 haurrek, 2. kategorian 62 haurrek eta hirugarren kategorian 86 haurrek. Kategoria bakoitzean bi sari banatu dituzte; lehenengo saria, herriko kirol denda baten gastatzeko 60 €-ko erosketa txartela da eta bigarren saria, 50 €-koa. Mugertza krosaren aurkezpen ekitaldian banatuko dira sariak, zapatuan (urtarrilak 23), 19:30ean, udaletxeko Pleno Aretoan.
•Kalitate handiko lanak
Parte hartzea handia izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta aurkeztutako marrazkiak “kalitate handikoak” izan direla-eta, epaimahaiak lanak izan dituela aukeraketa egiteko. Era berean, Udalak haurrek egindako esfortzua txalotu du eta irabazi ez arren, hurrengoan ere parte hartu eta saiatzeko animoak eman dizkie haur guztiei.
Hona hemen I. Mugertza Krosa Marrazki Lehiaketako saridunak (PDF):
1. KATEGORIA (LH1-LH2ko ikasleak)
1. Saria: “Kros Muguerzako Korrikalariak” Sara Oyarzabal Zubiaurre (LH2)
2. Saria: “Gure Krosa” Elene Garrido Gabilondo (LH2)
Aipamen berezia merezi dute ondorengoek (finalistak izan dira)
-“Herri Eskolako korrikalariak II” Asier Mejuto Garcia (LH1)
-“Elgoibarko Korrikalariak “Iria Taboada Sarmiento (LH1)
-“Txikikuadri” Nora Beitia Albarran (LH2)
-“Mintxeta eta korrikalariak” Elaia Etxaniz Irureta (LH1)
2. KATEGORIA (LH3-LH4ko ikasleak)
1. Saria: “Etengabe lasterka” Eneko Etxaniz Irureta (LH4)
2. Saria: “Elgoibarko Krosa” Aimar Oyarzabal Zubiaurre (LH4)
Aipamen berezia merezi dute ondorengoek (finalistak izan dira)
-“Muguerza krosa, munduko krosik onena!!!” Ihintza Izagirre Aranbarri (LH4)
-“Dun Dun Dun, Muguerza txapeldun “ Urtzi Alonso Cruz (LH4)
-“Korrika bagoaz Mugertzarekin” Jon Diez Gurrutxaga (LH4)
-“Aupa Kross” Aura Ortega Torres (LH4)
3. KATEGORIA (LH5-LH6ko ikasleak)
1. Saria: “Urtean zehar makinekin korrika” Naroa Rodriguez Aranburu (LH5)
2. Saria: “Pausoka pausoka bagoaz aurrera” Ihintza Gonzalez Moreno (LH5)
Aipamen berezia merezi dute ondorengoek (finalistak izan dira)
-“Korrikaren esfortzua bihotzean, helmugaren bizipoza eztarrian” Malen Etura Gonzalez (LH5)
-“Korrika tximista bezala" Irati Uzkudun Cabezudo (LH5)
-“Diego Garcia korrikalaria” Ahdadou Mariam (LH6)
-“Anbolo” Aritz Vallejo Caballero (LH5)
•Ludotekara eta Gaztelekura bisita
Domekan Mugertza krosean parte hartuko duten zenbait antxitxikaik Ludoteka eta Gaztelekua bisitatu zituzten atzo. Umeek euskaraz, ingelesez zein arabieraz eginiko galderak erantzun zituzten Tamirat Tola, El Hassan Elabbassi eta Irene Chepet Cheptai korrikalariek. Amaieran opariak eman zizkieten umeek korrikalariei.