Felix Manso xakelari urnietarrak neurria hartua dio txapelketa honi, 2020an jokatutakoa ere irabazi baitzuen eta 2019koan hirugarren postuan sailkatu zen. Leku aldaketaren ostean Mintxetan jokatutako lehena ere berak irabazi du. Jokatutako bederatzi partidetatik zortzi irabazi eta bakarra galdu ostean, 8 punturekin amaitu du Lehen Mailako sailkapenean. Aitor Gallastegi sailkatu da bigarren, 5,5 punturekin eta Juanjo Gomez hirugarren, 4,5 punturekin. Gomez izan da sailkapeneko lehen elgoibartarra.
Irailean hasi zen Zubiondo Xake Taldeak antolatzen duen txapelketa atzo, domeka, amaitu zen Kopako finalarekin. Juan Manuen Navarro eta Mikel Leon elgoibartarrak lehiatu ziren finalean eta Navarro gailendu zen.
Iriondon zuen formato bera eduki du txapelketak. Maila desberdinetan banatuta aritu dira lehian izena eman zuten 50 xakelariak: lau mailatan; eta, azkenengoak bi multzo izan ditu. Hona maila bakoitzeko irabazleak:
1. Maila: Felix Manso (Urnieta)
2. Maila: Anibal Fernandez (Azkoitia)
3. Maila: Iñaki Burunza (Soraluze)
4. maila (A): Juan Antonio Galindo (Mendaro)
4. maila (B): David Pérez (Mendaro)
1. elgoibartarra: Juanjo Gomez
1. emakumea: Lorea Gorostiza (Mendaro)
18 urtez azpiko onena: Hodei Kerexeta (Elgoibar)
Leku askotariko xakelariek hartu dute parte aurtengoan ere, besteak beste: Mendaro, Eibar, Soraluze, Deba, Azpeitia, Azkoitia, Urnieta, Zestoa, Elorrio edo Donostia. "Esango nuke ez dagoela Euskal Herri osoan halako parte hartzerik duen lagun arteko txapelketarik", nabarmendu dute antolatzaileek.
∞Lotura duten albisteak:
- Herri askotariko xakelariek hartuko dute parte Mintxeta Xake Txapelketan (2021-09-13)
- Felix Manso gailendu da Danobat-Iriondo xake txapelketan (2020-01-08)
- Markel Kerexetak irabazi du V. Udaberriko Xake txapelketa (2019-06-21)
- Aitor Gallastegi gailendu da zazpigarrengo Danobat Iriondo xake txapelketan (2019-02-23)
- Jabi Muñoz mendaroarrak irabazi du Mekatar Iriondo Xake Txapelketa (2018-02-26)
- Jose Luis Larrañaga gailendu da Mekatar Iriondo Xake Txapelketan (2017-02-14)