Partida ikusgarria jokatuta, hiruna berdindu dute Haundik eta Touring-ek

Barren.eus 2022ko urt. 29a, 21:08

Lehenengo eta bigarren sailkatuek elkarren aurka jokatzean pentsa zitekeen partida jokatu dute Haundik eta Errenteriako Touring taldeak, Mintxetan.

Norgehiagoka ikusgarria izan da. Haundik hartu du aurrea markagailuan, neurketako lehen minutuetan Arriolak sartu duen golari esker. Errenteriarrek berdinketaren bila jo dute, eta behin eta berriro saiatu dira erasoan, harik eta saria lortu duten arte: berdinketaren gola. Ez dira, baina, berdinketarekin konformatu, eta bigarren golaren bila jarraitu dute, Haundi defentsako lanetara behartuz eta mugatuz. Touring-ek lehen zatia amaitzeko bost minuturen faltan lortu du markagailuan aurrea hartzea, eta azken minutuetan aldea handitzeko aukerak ere izan dituzte. Ligako lehen postuan zerbaitegatik daudela erakutsi dute errenteriarrek: Nabarmen nagusitu dira baloiaren jabetzan, eta Haundik baino gol aukera gehiago sortu dituzte. Futbolak, baina, eraginkortasuna saritzen du, eta Haundik gol bihurtu ditu izan dituen aukera argi apurrak. Halaxe izan da bigarren zatiaren hasieran, korner bat errematatu ostean ailegatu baita berdinketaren gola. Hortik aurrera, berriro ere partidaren agintea hartu du Touring-ek eta alde izan dituzten korner ugarietako batean gol ikusgaria sartu dute, buruz errematatuta. Haundik ez du etsi, ordea, eta jokatzeko modua aldatu beharrik izan gabe, kontraeraso azkar batean lortu du hirunako berdinketa, 75. minutuan. Sekulako gola izan da. Azken minutuetan emozioa izan da nagusi, ikusiak ikusi, edozeinek sartu baizezakeen garaipenaren gola, baina ez da gol gehiagorik izan, eta puntu banaketarekin amaitu da partida.

Eibarrek 0 eta 2 irabazi dio gaur Oiartzuni eta hiru puntu horiekin aurrea hartu dio sailkapenean Haundiri. Orain hirugarren postuan dago C.D. Elgoibarreko talde nagusia, 36 punturekin. Eibarrek 38 puntu ditu eta 40 Touring-ek.

 

 Hona C.D. Elgoibarko taldeek asteburuan lortutako emaitzak:

  • Haundi 3-3 Touring (Ohorezko Erregional Maila)
  • Elgoibar 2-0 Mundarro (Emakumeak, nagusiak)
  • San Marcial 0-6 Elgoibar (Erregionala)
  • Elgoibar 1-1 Amaikak Bat (Ohorezko mailako jub.)
  • Elgoibar 3-2 Internacional (1. mailako jub.)
  • Anaitasuna 3-1 Elgoibar (Ohorezko mailako kadeteak)
  • Aloña Mendi 6-2 Elgoibar (Kadeteen 1.maila)
  • Ilintxa 1-1 Elgoibar (Kadeteak, neskak)
  • Lagun Onak 0-0 Elgoibar (Infantil Txiki)
  • Elgoibar Infantil txuria 2-6 Antzuola (Infantilak)
  • Bergara 9-0 Elgoibar infanti berdea (Infantilak)

Hona C.D. Elgoibarko taldeek datorren asteburuan Mintxetan jokatuko dituzten partidak:

  • Emakumeak nagusiak - Real Sociedad (Igandea, 17:30)
  • Erregionala - Vasconia (Larunbata, 16:00)
  • Ohorezko kadeteak - Lagun Onak (Larunbata, 18:00)
  • 1. mailako kadeteak - Ikasberri (Larunbata, 12:00)
  • Kadete neskak - Arizmendi (Igandea, 15:30)
  • Infantil Txiki - Urki (Larunbata, 10:00)
  • Infantil berdea - Aretxabaleta (Igandea, 12:00)
  • Alebinak Hobekuntza - Mutriku (Igandea, 10:00)

2022 01 29 haundi vs touring mintxeta erremateaburuz BARREN

2022 01 29 haundi vs touring mintxeta gola ospakizuna BARREN

2022 01 29 haundi vs touring mintxeta 3gola BARREN

2022 01 29 haundi vs touring mintxeta 3gola ospatzen BARREN

∞Lotura duten albisteak: