Bost lasterketek osatuko dute Kopa. Lehenengo proba martxoaren 19an jokatuko dute, Kolazinoko Mendi Eguna, Bedian. Koparako bigarren proba puntuagarria izango da Kilimon Trail. Apirilaren 2an jokatuko da Lizarpe Mendi Klubak antolatzen duen 23 kilometroko mendi lasterketa.
Dagoeneko zabalik dago proban parte hartzeko izen ematea ( Hemen, https://kilimontrail.com/). Gogoratu behar da bi distantziako probetan lehiatzeko aukera dagoela, 11 kilometrokoan eta 23 kilometrokoan.
Kopako gainerako hiru probak honakoak izango dira: Amurrio Trail (ekainak 6), Labastida Trail (uztailak 7) eta Urduñako Mendi Lasterketa (azaroak 13). Betiere kontutan hartuta proba horiek eta beste batzuk egiteko, pandemiaren osasun-bilakaerak unean-unean dituen egoerak eta mugek baldintzatuko dutela.