Kirol argazkien lehiaketak baditu irabazleak

Barren.eus 2021ko abe. 12a, 20:40

18 lagunek hartu dute parte aurtengo kirol argazkien lehiaketan, eta guztira, 68 argazki aurkeztu dituzte. Argazki guztiak ikusgai daude Kultur Etxeko erakusketa gelan, abenduaren 18ra arte.

Udal Kirol Patronatuak eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak antolatzen duen kirol argazki erakusketak baditu irabazleak. Ondorengoak dira irabazleak:

Sari orokorra (30 urtetik gorakoak, Elgoibarren nahiz kanpoan bizi direnak): 

  • 1. Saria: Miguel Cavero Carazoren ‘En las alturas’ (300 euro).
  • 2. Saria: Aritz Gordo Perezen ‘Naturaren sorpresa’ (200 euro).
  • Herritarrentzako saria (Elgoibarren bizi direnek aurkeztutako argazkirik onena): Jose Ramon Cabrera Cid, ‘Hipica’ izeneko argazkiarekin. 
  • Gazteentzako saria (18- 30 urte bitarteko gazteak, Elgoibarren nahiz kanpoan bizi direnak):  Mikel Taboada Blanco, ‘BMX bowl’ argazkiarekin. (300 euro).

Parte hartu duten argazkiekin erakusketa osatu dute, eta hilaren 18ra arte egongo dira ikusgai Kultur Etxean, 18:30etik 20:30era. 

2021 12 13 kirol argazki lehiaketa elgoibar udala ARITZ GORDO NATURAREN SORPRESAK 1

2021 12 13 kirol argazki lehiaketa elgoibar udala JOSE RAMON CABRERA CID PRENTSA HIPICA 1

2021 12 13 kirol argazki lehiaketa elgoibar udala MIKEL TABOADA BMX BOWL 1

2021 12 10 kirol argazki lehiaketa1