Elgoibarko taldeak Realarekin du akordioa sinatuta eta urtero deitzen dituzte nabarmentzen diren jokalari gaztetxoak Realarekin entrenatzera joateko. Oraingoan, estreinakoz deitu dute taldeko neska bat, Elene Beristain, hain zuzen ere. Harro egoteko moduko berria dela adierazi dute C.D. Elgoibarreko arduradunek. Teknifikazio jardunaldi horietan jokalariek Realeko emakumezkoen futboleko teknikoekin lan egiten dute. Helburua da Realaren metodologia eta Zubietako instalazioak gertutik ezagutzea.