Iñaki Gorosabel sailkapen nagusiko hirugarren postuan da, bere adin tartean, Green Series BTT txapelketan

Barren.eus 2021ko api. 16a, 07:51

Mendi bizikletako Green Series XCO txapelketako bigarren proba jokatu zuten apirilaren 11n, Bilbon, eta oraingoan ere emaitza onak eskuratu zituzten Gobike taldeko bo ordezkariek, Iñaki Gorosabelek eta Iñigo Larizek.

Bilbon jokatutako lasterketan euria eta lokatza izan ziren mendi bizikletarien oztopo nagusiak, euri dezente egin baitzuen domekan eta erabat lokaztuta laga zuen 4,7 kilometroko mendi ibilbidea. (honako bideoan ikus daitezke txirrindulariak lehiatu ziren baldintzak nolakoak izan ziren). Gobike taldeko Iñaki Gorosabel txirrindulari elgoibartarrak laugarren egin zuen bere adin tartean, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan dago orain, Erandion jokatu zuten lehen probako emaitzari esker. Gorosabelek bosgarren egin zuen Erandion. Lariz zazpigarren postuan sailkatu zen Bilboko proban, Master 30 kategorian.

Green Series XCO txapelketako hurrengo proba, hirugarrena, Gorlizen jokatzekoa da, apirilaren 25ean. Guztira zortzi probek osatzen dute modalitate olinpikoan jokatzen den mendiko bizikletentzako proba hau.

2021 04 13 BTT Lariz bilbo olga chasco

2021 04 11 bilbo green series iñigolariz

∞Lotura duten albisteak: