Elite mailakoen artean Pello Osoro eibartarra izan zen azkarrena 02:30:21 denbora eginda. Jaz Eibar Triatloi Taldeko kidea den Ioseba Tamayo (Elgoibar, 1991) adin taldeetan lehiatu zen eta bera izan zen azkarrena 25 eta 29 urte artekoen artean, 02:48:00 denborarekin (ikus sailkapenak). Lasterketako korrikako lehen zatian 14 kilometroko ibilbidea osatu zuten eta 49 minutu eta 19 segundo behar izan zituen Tamayok. Bizikletako atalean 56 kilometroko ibilbidea 01:32:03ko denboran egin zuen eta saltakako azken proba (7 kilometro), 24 minutu eta 31 segundoan osatu zuen.
Sorian jokatutakoa ez zen ohiko duatloi lasterketa bat izan, COVID-19-aren ondorioz neurri oso zorrotzak hartuta aritu baitziren lehian. Erlojupeko proba baten antza izan zuen gehiago, banan banan irten baitziren pilaketak sahiesteko. Hala, erreferentziarik ezean, bere buruaren aurka lehiatu behar izan zuten kirolariek. Gainera, ikuslerik gabe jokatu zen eta korrikako bi zatiak Los Pajaritos estadio barruan egin zituzten.
Espainiako Duatloi Txapelketan lehiatu ostean, denboraldia amaitu dela esan du triatloilari elgoibartarrak.
∞Lotura duten albisteak: