Egaña eta Santiagok irabazi dute Mendaroko padel txapelketako final handia

Barren.eus 2020ko uzt. 27a, 10:53

Zapatuan, Santio Egunez, jokatu zituzten Mendaron padel txapelketako bi finalak: elitekoa eta kontsolaziokoa.

Final handian, elitekoan, Egaña eta Santiago bikote eibartarrak Gurru eta Quintas herrikideak izan zituzten aurrez aurre, eta Egaña eta Santiago gailendu ziren, 6-2 eta 7-6ko emaitzarekin. Kontsolazioko taldean mendaroarrak lehiatu ziren elkarren kontra: Iñigo Zubiaurre Beitxik eta Joseba Mantecak osatutako bikotea Isaak Mancebo eta Axular Agirregabiriaren kontra, eta lehenengoek irabazi zuten. Lehenengo seta 6-4ko emaitzarekin galdu arren, ondorengo biak irabazi egin zituzten, 6-4koarekin. Bukaeran errifaren zozketa ere egin zuten antolatzaileek eta jakinarazi dute 2.698 zenbakia izan dela saritua.

2020 07 25 padel txapelketa mendaro finala garaikurregaz

2020 07 25 padel mendaro irabazleak kontsolazio

2020 07 25 padel mendaro txapeldunorde kontsolazio