Gaurve Asesores izango da aurrerantzean Sanloko emakumezkoen talde nagusiko babeslea

Barren.eus 2020ko uzt. 22a, 11:57

Zilarrezko Ohorezko Mailan hasiko duen ibilbidean babesle berria izango du Sanlo eskubaloi taldeko emakumezkoen talde nagusiak: Gaurve Asesores enpresa elgoibartarra.

Sanlo kirol taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, talde "indarberritua eta lehiakorra" zuzenduko du Igor Lizarraldek Zilarrezko Ohorezko Mailara egingo duten itzuleran. Eta, garrantzitsagoa dena, ilusio handia dute erronka eta denboraldi berri honetarako. "Gure emakumeek badakite ez dela erraza izango, liga exigentea baita oso. Seguru gaude, baina, daukaten dena emango dutela eta lortuko dituztela jarritako helburuak. Klubean, konfiantza osoa daukagu zuengan, eta zorterik onena opa dizuegu. Animo, neskak!", esan dute. 

Era berean, senior emakumezkoen babesle berria izango den Gaurve Asesores aurkeztearekin batera, Sanlok eskerrak eman dizkie euren kirol-proiektua babesten duten enpresa guztiei, "haien babesik gabe, Sanlo ez litzateke bideragarria izango; haien laguntzarik gabe, ezin izango genieke aukera eman gure neska-mutilei Elgoibarren eskubaloian aritzeko", adierazi dute.

∞Lotura duten albisteak: