Kirol-guneko sarreran sarbide-kontrol bat ezarriko dute. Kontrol horretan, instalazioko langileek instalaziora sartzen diren pertsonen kopurua kontrolatuko dute, jende pilaketak saihesteko, eta era horretan guneen edukiera kontrolatzeko aukera izango dute. Langile horien zeregina izango da erabiltzaileei jakinaraztea zirkulazioaren nondik norakoa, eta hori lurrean markatuta egongo da, sartzeko gezi berdeen eta irteerako gezi gorrien bidez.
- Instalazio hauek erabil daitezke: atletismo-pista, muskulazio-gela eta kardio-gela, tenis-pista eta padel-pistak, zerbitzuak eta ostatua.
- Oraingoz, ezingo da futbol-zelaira, harmailetara eta aldageletara sartu.
1) Atletismoko pista:
- Edukiera: 50 pertsona.
- Ez du gehienezko iraupen-denborarik izango.
- Ez da hitzordurik eskatu beharko.
- Doan erabiliko da.
- 1., 2. eta 3. kaleak bakarrik erabil daitezke. Kanpoaldeko beste hiru kaleak, harmailen parean, instalaziotik irteteko bide edo ibilbide gisa erabiliko dira.
- Gainerako atletekiko segurtasun-distantzia 10 metrokoa izatea gomendatzen da, eta, aurreratuko bada, aurrekoaren arrastotik ihes egiten saiatu beharko du saltakariak, eta nahikoa distantzia utzi ondoren, kale berean sartu.
- Irekitzeko ordutegia 9:00etara aurreratuko da.
2) Tenis eta padel pistak:
- Erreserbak telefonoz egingo dira (943 744 415-943 747 356), beti egin diren bezala.
- Tenis-pistan jolasa banakakoa izango da (bat baten kontra), eta padelean bikoitza izan daiteke (2 kontra 2), eta une oro 2 metroko segurtasun-distantzia mantenduko da.
- Irekitzeko ordutegia 9:00etara aurreratuko da.
3) Muskulazio-gela eta Kardio-gela:
- Instalazioaren sarrera eta erabilera kontrolatuko duen pertsona bat izango du. Gainera, aparatuen garbiketa eta desinfekzioa txanda bakoitzaren ondoren eginen du.
- Edukiera: 14 lagun: Muskulazio-aretoan zazpi pertsona eta beste zazpi kardio-aretoan.
- Egonaldia: txanda bakoitzean ordu bat eta 15 minutuko iraupena ezarri da. Ordu eta erdian behin, abonatuen txanda berri bat izango da.
- Patronatuko bazkide izatea beharrezkoa izango da.
- Aldez aurreko hitzordua: telefonoz egingo da (943 744 415-943 747 356), eta abonatu bakoitzak eguneko erreserba bakarra egin dezake.
- 16 urtetik beherakoek ezin izango dute sartu.
- 2 metroko segurtasun-tartea mantenduko da beti.
- Aretoan sartzean, eskuak hidroalkoholarekin desinfektatu beharko dira.
- Aparatuen arteko joan-etorrietan maskara erabili beharko da.
- Kardio-gelan korrika egiteko 3 zinta izango dira, 4 bizikleta, 2 eliptika, 2 arraun-makina, eta piragua bat.
- Muskulazio-aretoak betiko aparatu berberak izango ditu.
• Irekitzeko ordutegi berria:
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30era.
Larunbatetan: 9:00-13:00 eta 16:00-19:00.
Igandeetan: 9:00-13:00.
4) Zerbitzuak:
- Banaka sartuko da, eta segurtasun-tartea mantenduko du.
- Taberna eta Behe Harmailetako zerbitzuak zabalik egongo dira.
5) Futbol zelaia, harmailak eta aldagelak jendearentzat itxita egongo dira.
6) Ekainaren 8an Patronatuaren gidatutako jarduerak (ikastaroak) ere hasiko dira.
- Ikastaro guztiak IMHko kantxan emango dira, azalera zabala izan ahal izateko (40 x 20 metro), ikastaroetako ikasle guztien segurtasun-distantzia bermatzeko, Spinning Aretoak, edukieraren erdia izango du.
- Izena posta elektronikoz (olaizagaharrera@hotmail.es) edo telefonoz (943 744 415) eman behar da.
- Jarduera egiten den bitartean ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea.
- Ez da kirol materialik erabiliko.
- Saio bakoitzaren ondoren gela garbituko da.
- Ikastaroen eskaintza: Spinning, Zumba (7-12 eta Helduak), K-Stretch, Yoga, Krosfit, Pilates, STEP eta GAP.
• Olaizaga Kiroldegia irailera arte itxita
Estalitako igerilekuak hezetasun handiko eta aireztapen behartuko guneak izanik, pertsonen segurtasun- eta higiene-baldintzak ziurtatzeko zailtasuna daudela-eta, Olaizaga kiroldegiko igerilekuak ez dira irekiko irailera arte.
Kiroldegiak eskaintzen duen jardueraren zati bat (muskulazio-gela eta ikastaroak) Mintxetara eramango dituzte; beraz, Olaizaga Kiroldegi osoa itxita egongo da.
Instalazio honen itxieraz, erabiltzaileen eta abonatuen segurtasuna eta higienea bermatzeko ahalegin guztiak instalazio bakar batean zentralizatu nahi ditu Udal Kirol Pateronatuak, "baliabide ekonomikoei zein pertsonalei etekin handiagoa ateraz".