Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatu dute pilota jaialdia, martxoaren 8aren harira antolatutako ekitaldien barruan. Udal arduradunek eta Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako antolatzaileek pilotazaleak eta oro har herritarrak partiduak ikustera animatu dituzte. Sarrera doakoa izango da.
Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da.
Lehenengo finalerdian Eneritz Arrietak eta Amaia Jakak, Nagore eta Leire Galeano ahizpa pilotariak izango dituzte aurkari; eta bigarren finalerdian, Irantzu Etxebestek eta Leire Etxanizek osatutako bikoteak Iera Agirreren eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka jokatuko du. Irabazleek Irunen jokatuko dute finala martxoaren 29an.
∞Lotura duten albisteak: