Valentin Romeraren Oroimenezko txirrindulari lasterketa jokatuko dute domekan

Barren.eus 2020ko ots. 28a, 13:37

Elgoibarko Lagun Taldeak antolatuta, Valentin Romeraren Oroimenezko Elgoibarko Hiria Saria txirrindularitza lasterketaren 40. ekitaldia jokatuko dute domekan, martxoaren 1ean.

 

Junior mailan diharduten txirrinduarientzako lasterketa izango da, eta 88 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Mintxetatik irtengo dira txirrindulariak 10:00etan, eta helmuga ere Mintxetan egongo da. Lehen txirrndulariak 12:10 ingururako espero dituzte helmugan. 

 Iaz, Iker Barandiaran (Ampo-Ikolan Sports) gailendu zen.

∞Lotura duten albisteak: