Donostian, Kontxako estropada prestigiotsuan irabazitako bandera ekarri zuen Leire Garatek Olaizaga kiroldegira, Sanlok egin zion omenaldira. Sanloko kideen txaloak eta oroigarriak jaso zituen senior emakumezkoen Lauko taldeak Usurbilgo taldearen aurka jokatu zuen partida hasi aurretik egin zuten ekitaldian. Gero, banderarekin eta Laukoko jokalari eta entrenatzaileekin argazkia atera zuen Garatek.