San Migel taldeko Xabier Loiolak irabazi zuen tiraldia, zazpi txirlo botata. Iruzubieta taldeko Antonio Ibarluzea sailkatu zern bigarren postuan, sei txirlorekin eta San Migel taldeko beste bolari bat, Jabier Osoro, sailkatu zen hirugarren postuan, bost txirlo jota.
"Xabierrek indarrarekin eta teknikarekin bota zituen txirloak bere jaurtialdietan, eta Antoniok teknika erabiliz aurkitu zuen txirloak joteko bidea. Oraingoan argi geratu da, denontzako bolatoki bat prestatzea posible dela", esan dute antolatzaileek.
Sergio Rodriguez eibartarra sailkatu zen laugarren postuan, 5 txirlo botata. Gorka Etxaniz eta Bittor Ugarteburu sailkatu ziren, hurrenez hurren, bosgarren eta seigarren postuetan.
Jaurtialdiari amaiera emateko, Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko familia argazkia atera zuten bolariek. Beherago iks dezakezue bidali diguten argazkia. Zapatu honetan, hilaren 26an, jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia, Ziortza Bolibarko Iruzubieta bolatokian, 17:00etatik aurrera.
Lau jardunaldi izango ditu txapelketak, eta hirugarrena Idotorbeko bolatokian jokatuko dute, azaroaren 9an. Markina Xemeinen bukatuko da txapelketa, azaroaren 16an.