Igoera bertikalen Euskal Herriko txapelketa zegoen jokoan atzo jokatu zuten III. Intza-Ttutturre Aralarko Kilometro bertikalean, baina ban Muruak mendiko euskal federazioaren lizentziarik ez duenez, lehia horretatik kanpo gelditu zen..
Itsas mailatik 319 metro gora dagoen Araitz bailarako Intza herriko plazatik abiatu ziren parte hartzaileak eta Ttuntturre (1.282 metro) mendiko gaineraino 3.850 metroko ibilbidea (963 metro positibo) osatu zuten, Araiz bailarako pagadietan barrera eta Aralarko Malloen babesean. Ibilbidearen zati handi bat, antzina eta gaur egun ere zenbait artzainek udaberrian euren artaldeak Aralar mendira igotzeko erabiltzen dituzten bideetatik igarotzen da.
Guztira 137 lagunek amaitu zuten proba eta Iban Murua izan zen denetan azkarrena. Saltakari elgoibartarrak 36 minutu eta 45 segundo behar izan zituen 3,850 kilometroak osatzeko. Ia minutu bateko aldea atera zion bigarren sailkatuari, Iñigo Alzolari (37:42). Aitor Ugarte sailkatu zen hirugarren postuan, 37:53ko denborarekin. (ikus sailkapenak)
• Lendinez hirugarren bigarrenn urtez jarraian
Emakumezkoetan Maite Etxezarreta azpeitiarra gailendu zen, bigarren urtez jarraian, 47 minutu eta 43 segundoko denbora eginda. Maite Zabaleta (48:24) sailkatu zen bigarren postuan eta Ainhoa Lendinez elgoibartarra igo zen podiumeko hirugarren kaxoira, 48 minutu eta 32 segunduko denbora eginda, irabazleak baino 39 segundo gehiago. Iaz ere hirugarren postua lortu zuen Lendinezek Aralarko kilometro bertikalean.