Haundi hasi da denboraldi berrirako prestatzen

Barren.eus 2019ko eka. 14a, 11:23

Haundi futbol taldeko lehen fitxaketen berri eman du C.D. Elgoibarrek. Elgoibartarrak dira orain arte fitxatu dituzten hiru jokalaritatik bi. Klubak ekainaren 20an egingo du urteko batzar orokorra.

Pablo Turrillas entrenatzaileak gidatuko duen proiektu berria hasi da itxura hartzen. Haundin jokatzeko egin dituzten lehen hiru fitxaketen berri eman du klubak. Iosu Barrenetxea izan zen 2019-2020 denboaldiarako egin zuten aurreneko fitxaketa. Antxon De La Arada elgoibartarra izan zen bigarrena eta Zumaian bizi den Iñaki Mujika elgoibartarra izan da aurkeztu duten hirugarren fitxaketa.

Haundiko bajen berri eman zuen aurrez klubak. Taldea laga dute Julen Ansoalde, Aitor Azpiazu, Xabi Gereta eta Borja Luis Blascok. Eta, etxeko bi jokalarik ere utzi dute taldea, futbola lagatzea erabaki dutelako. Iker Arrillagak eta Asier Badiolak, hain justu ere, atezainak biak.


 • Batzar nagusia ekainaren 20an
2018-2019 denboraldia erabat bukatzeko, Batzar Orokorra egitea falta zaio C.D. Elgoibarri. Ekainaren 20an, eguena, egingo dute, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etatik aurrera.

2019 06 14 cd elgoibar fitxaketa inaki mujika

2019 06 14 cd elgoibar fitxaketa iosu barrenetxea