Erlojupeko master mailako Euskadiko txirrindularitza txapelketa jokatu zen, joan den maiatzaren 31n, Zallan.
Dagoeneko desagertuta dagoen Bizkaiko Biran egin ohi zuten erlojupekoaren ibilbidean lehiatu ziren txirrindulariak eta Jose Antonio Larrea Goerna taldeko txirrindulariak egin zuen denborarik onena: 10 minutu eta 19 segundo. Raul Portillo (Goerna) sailkatu zen bigarren postuan, irabazlearengandik 13 segundora eta Joseba Ramos (Spiuk Master BH) sailkatu zen hirugarren postuan. Ramon Garcia elgoibartarrak egin zuen laugarren denborarik onena. Irabazleak baino 32 segundo gehiago behar izan zituen proba osatzeko. Adinaren araberako sailkapenetan, baina, podiumeko hirugarren kaxoira igotzea lortu zuen Garciak, Master 30 kategorian, hain zuzen ere.
- Ikus sailkapena PDFan