Ulma taldeko bi txirrindulari sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan, Aimar Erostarbe eta Danel Casais, hurrenez hurren. Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolako ordezkarien artean (beheko argazkian), Beñat Fernandez izan zen onena etxeko lasterketan. Taldeka Ulmak lortu zuen lehen postua. Mintxetan hasi eta amaitu zen Lagun Taldeakoek antolatu zuten lasterketa.