Morkaiko mendizale taldeak antolatuta Debabarreneko V. raida jokatuko dute maiatzaren 25ean, baina aurten irteera eta helmuga Deban izango ditu probak. Aurreko edizioetan bezala, bi modalitate prestatu dituzte: batetik, binaka egiten den zazpi orduko abentura proba, eta bestetik, bi orduko raid familiarra. Abentura probak mendi bizikletako sekzio bakarra edukiko du, eta bi trekking saio. Horrez gain, herri barruan egin beharreko orientazio sekzio bat ere egongo da. Tartean, proba bereziak ere izango dira, hala nola, hondartzan egingo diren jokoak, eskalada eta espeleologia proba bat, besteak beste.Ā Raid familiarra, bestalde, oinez edo korrika txikian egingo da eta joko eta proba bereziak edukiko ditu: Slackline, hondartzan jokoak, orientazio joko espezifikoakā¦
Raid bat orientazio proba bat da, eta helburua, mapa baten markatuta egongo diren ahalik eta puntu gehienetatik pasatzea da, probak irauten duen bitartean. Ez da egongo derrigorrez lortu beharreko punturik, beraz, bakoitzak bere indar eta ahalmenaren arabera moldatu ahal izango du proba.
Informazio gehiago eta izen emateak, ondorengo webgunean: https://debabarrenaraid.wordpress.com/