Elgoibar Ikastolak, Lagunak Pilota Eskolaren laguntzarekin, gaztetxoen artean pilota eta kirola sustatzeko antolatzen du Pilota Eguna, eta 22. edizioa egin dute gaur goizean. Ikastolako 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek hamahiru partida jokatu dituzte.
Sari banaketa ekitaldian, partiden hasieretan bezala, Aspe enpresako pilotari profesional Beñat Garmendiaren (Beasain, 1997) laguntza izan dute antolatzaileek. Garmendia atzelari gazteak profesional mailako debuta egin zuen urtarrilean Aspe enpresarekin. (partidetako emaitzak)