Kirol kudeaketari eta lidergoari buruzko solasaldia egingo dute Kirol Federatuaren Urteko Sarietan

Barren.eus 2018ko abe. 17a, 12:34

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 19an, eguaztena, egingo dute. Ekitaldi hasieran lidergoaz eta kudeaketaz berbetan arituko dira lau gonbidatu: Gurutz Aginagalde, Guruzne Azpiroz, Patricia Maraña eta Andoni Azkargorta.

Abenduaren 19an banatuko dituzte Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak, musika eskolako auditoriumean, 19:30ean. Udal Kirol Patronatuak 23 sari banatuko ditu Elgoibarko kirol taldeek urtean zehar egiten duten lanaren errekonozimendu gisa. Sarietako hiru Udal Kirol Patronatuak emango dituen sari bereziak dira, eta gainerakoak kirol-talde bakoitzak proposatu eta aukeratutakoak.

 • Mahai ingurua
Urtero legez, kirolaren inguruko mahai inguru batekin hasiko da ekitaldia. Aurtengoan kirol kudeaketari eta lidergoari buruz arituko dira berbetan lau kirolari: Gurutz Aginagalde (Irungo C.D. Bidasoa eskubaloi taldeko lehendakaria eta jokalari ohia), Guruzne Azpiroz (San Juan-Koxtaperen emakumeen traineruaren entrenatzaile berria), Patricia Maraña (Real Sociedad belar hockey taldeko kapitaina) eta Andoni Azkagorta (S.D. Eibar futbol taldeko entrenatzailearen laguntzailea). Sarrera doan izango da.

 • Aurreko urteetako sarituak

2018 12 14 patricia maraña real sociedad hockey

2018 12 14 guruzne zpiroz batelerak

2018 12 14 andoni azkargorta sd eibar entrenatzailea

∞ Lotura duten albisteak: