Jaime Santos 22 urteko xakeko Maisu Handiak irabazi du Zubi Ondo Xake Taldeak Danobat kooperatibaren, Elgoibarko Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatu duen I. Nazioarteko Danobat Irekia. Espainiako txapeldun izana den David Lariño sailkatu da bigarren postuan, Enrique Tejedorrek egin du hirugarren, belgikar nazionalitatea eta ukraniar jatorria duen Vadim Malakhatko sailkatu da laugarren postuan eta Gabriel Del Río sailkatu da bosgarren postuan, egungo Espainiako txapelduna, txapelketak izan duen mailaren berri ematen duen datua.
Zubi Ondo Xake taldeko kideek azaldu dutenez, parte hartu duten lagunak gustura aritu dira txapelketak iraun duen bi egunetan eta aukeratu duten kokalekua nabarmendu diete gehienek. "Asmaola eraikineko gelak xake txapelketa bat jokatzeko oso egokiak direla iruditu zaie askori eta halaxe esan digute, oso gustura aritu direla hemen". Guztira 66 xakelarik hartu dute parte txapelketan.
Antolatzaileek Elgoibarko Udalak xakearen alde egiten duen apostua ere txalotu dute sari banaketa ekitaldian eta Danobat enpresari eta IMHri ere eskerrak eman dizkiote, babesle izan direlako lehenak eta Asmaola eraikina laga dietelako bigarrenei.
Gainerako sariak
• Gipuzkoako lehen sailkatuak:
- Alejandro Franco
- Pablo Arrondo Carbonell
- Josu Manterola
• 2200 Elo azpikoetan
- Johnny Sadusea
- Ricardo Perez Pacheco
- Alex Moretó
• 2000 Elo azpikoetan
- Ginés Raúl Durá Olmos
- José Joaquin Larrañaga
- Manuel Paredes
• 1800 Elo azpikoetan:
- Iñigo Solabarrieta
- David Santos
- Iker Ruiz Iñurrieta
• 18 urtez azpikoetan:
- Adrian Martínez
• 16 urtez azpikoetan:
- Harri Lasa
- Aner Alonso
• 14 urtez azpikoetan:
- Hugo Delgado
- Alexander Larrañaga
- Adrian Martinikorena