Argazki zaletu guztiek hartu dezakete parte Elgoibarko 13. Kirol Argazki Lehiaketan, bai profesionalek eta baita amateurrek ere. Partaide bakoitzak gehienez ere lau argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta lanak originalak izan beharko dira. Argazkiak Olaizaga kiroldegian aurkeztu behar dira (San Roke kalea, 1). Antolatzaileek 1.450 euro banatuko dituzte saritan. Sari orokorra irabazten duenak 300 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, 200 euro. Herriko irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Gazteen irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, 200 euro. Nerabeetan, aldiz, irabazleak 150 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, 100 euro.
Epaimahaia uztailaren 19an batuko da irabazlea aukeratzeko. Elgoibarko Udaleko lau ordezkarik, Ongarriko batek eta herriko kirolari batek osatuko dute epaimahaia. Sari banaketa abuztuaren 22an egingo dute, eta lanak irailaren 1era arte egongo dira ikusgai Kultur Etxean.
Iaz, 12. edizioan, Javier Pedro Fernandez Ferreras argazkilari kantabriarraren 'Sumo-2' izeneko argazkiak lortu zuen lehen saria.
•Azken edizioetako irabazleak:
- 2017. urteko Kirol Argazkien Lehiaketako irabazleak
- 2016. urteko irabazleak
- 2015. urteko irabazleak
- 2014. urteko irabazleak
- 2013. urteko irabazleak
- 2012. urteko irabazleak