Kirol Campusa hasi dute gaur 251 ume eta nerabek

Barren.eus 2018ko eka. 25a, 14:53

Sei eta hamahiru urte bitarteko 251 ume eta nerabek (220 izan ziren iaz) parte hartuko dute Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatutako Kirol Campusean.

Gaur batu dira estreinakoz aurtengo Kirol Campusean parte hartuko duten ume eta gazteak, Olaizaga kiroldegian, eta familia argazkia ateratzeko baliatu dugu. Hurrengo lau asteetan, uztailaren 20ra bitartean hainbat kirol jardueretan hartuko dute parte umeek eta nerabeek. Hamahiru monitoreren gidaritzapean arituko dira egunero, 9:30etik 12:30era. EHUn heziketa fisiko eta kirolean lizentziatuak, kirol maisuak edo TAFYD teknikariak (Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapen teknikariak) dira monitore guztiak. 

"Kirolarekin, naturarekin eta lagunekin jolasten oporrak osasuntsu pasatzeko helburua" du Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Campusak.
Kirol Campusaz gainera, Udako Kirol kanpaina ere jarriko dute martxan. Kasu honetan, 51 haurrek hartuko dute parte igeriketa ikastaroan, hamabi neskek Zumba-Krosfit ikastaroetan eta zortzi umek Spinning Gaztean. Honernbestez, guztira 322 partaide izango dira Udal Kirol Patronatuko udako eskaintzan.

 ∞Lotura duten albisteak:

2018 06 25 kirol campus elgoibar hasi