Gipuzkoako Eskubaloi Galan 2017-2018 denboraldian nabarmendu diren jokalariak eta entrenatzaileak saritu zituzten, eta horien artean, Tecnifuelle taldearekin eginiko lanak saria izan zuen Igor Lizarralde entrenatzailearentzat, Urteko Entrenatzaile Onena izendatu baitzuten. Galan bi sari berezi ere banatu zituzten, Super Amara Bera Bera taldearentzat lehena, Iberdrola Liga irabazteagatik eta Bera Bera taldearentzat bigarrena, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzea lortu duelako. Zilarrezko lau intsignia ere banatu zituen federazioak, Asier Zubiria, Javier Ramiro, Indalecio Garzo eta Conchi Gonzalezentzat. Hona hemen saritu guztiak -PDF-
• Ehun ume Eskubaloi Egunean
Sanlo eskubaloi taldeak festa giroan esango dio agur denboraldiari aurtengoan ere. Sanlo festa egingo dute bihar (ekainak 16). Bazkari baten bueltan elkartuko dira Sigman jokalari, entrenatzaile, guraso eta babesleak. Zapatu goizean, eskubaloia kalera eramango du Sanlok, Eskubaloi Eguna antolatu baitute, seigarrengoz. 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako 97 neska-mutil arituko dira eskubaloian Kalegoen plazan. Elgoibar, Mendaro, Azkoitia, Markina, Deba eta Etxeberriako neska-mutilek eman dute izena Eskubaloi Egunean parte hartzeko.