Grupo Assa BM Elche taldeak eta Madrilgo BM Sanse taldeek jokatuko dute jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako finala, domekan, 12:00etan, Olaizaga kiroldegian. Tecnifuellek hirugarren postua eskuratzeko partida jokatuko du Balonmano Porriño taldearen aurka, bihar, 10:00etan.
Sekulako giroa egon da gaur ere Olaizaga kiroldegiko harmailetan. Tecnifuellek eta Elchek jokatu duten partidan Alacantekoak izan dira jaun eta jabe eta txapelketa irabazteko faborito argietako bat dela erakutsi dute. Sei goleko aldearekin ailegatu dira atsedenaldira, 16-10, eta bigarren zatian ere erakustaldia eman dute. Sanloko jokalariak saiatu dira markagailuan zuten aldea murrizten baina ezin izan dute.
Elgoibartarren eta valentziarren lehia baino lehenago jokatu dute lehen finalerdia BM Sansek eta Balonmano Porriño taldeek. Madrildarrek 31-22 irabazi diete galiziarrei. BM Sanse da Elgoibarko Zortziko Finalean orain arte jokatutako partida guztiak irabazi dituen talde bakarra.
∞Lotura duten albisteak:
- Tecnifuellek Elcheren aurka jokatuko du Espainiako Txapelketako finalerdietan (2018-05-04)
- Finalerdietarako sailkapena jokoan izango du Tecnifuellek Carballalen aurkako partidan (2018-05-04)
- Elgoibarren jokatuko duten Espainiako Eskubaloi Txapelketaren egutegia eta ordutegia jakitera eman ditu Sanlok (2018-04-27)
- Tecnifuellek irabazi du Espainiako Eskubaloi Txapelketako sektorea, eta Deca, laugarren (2018-04-15)
- Tecnifuelle Euskadiko txapeldun izan da eta Deca hirugarren postuan sailkatu da (2018-03-25)