Hasieratik amaiera aurreikusi daitekeen partida horietakoa jokatu dute Tecnifuelek eta Carballalek. Batak besteari gain hartu ezinik ibili dira, indarrak parekatuta. Tecnifuellek izan du agintea markagailuan, baina galiziarrek ez zuten amore ematen. Hamarna berdinduta ailegatu dira atsedenaldira eta bigarren zatian berdinketa ezin hautsita ibili dira azken minutuetara arte. Finalerdietarako sailkapena zegoen jokoan eta urduritasuna nabari zen, kantxan zein harmailetan. Minutuak pasa ahala gora egin dute emozioak eta zaleen animoek. Azkenengo bost minutuen barruan zirela, bi goleko errenta eskuratu du Tecnifuellek, kostata, eta asmatu dute aldeari eusten. 22-20ko emaitzarekin amaitu da partida. Defentsan sendo aritu dira elgoibartarrak, baina erasoan behartu gabeko huts dezente egin dituzte, Carballalen defentsari meriturik kendu gabe. Galiziarren atezainak gelditu onak egin ditu. Olaizagako harmailak jendez gainezka egon dira eta lekurik ez zegoela-eta sartu ezinda ere gelditu da jendea.
•Finalerdiak zapatuan
Lau talde onenen artean izango da Tecnifuelle. Bigarren finalerdia jokatuko dute zapatuan, 19:45ean, Valentziako BM Elche taldearen aurka. Beste multzoko Lauko Finalean lehen postua eskuratu dute Elchekoek, bi partida irabazi eta bat berdinduta. Lehenengo filanerdian Madrilgo Sanse taldeak eta Balonmano Porroñok jokatuko dute, 17:45ean. Finalerdietako galtzaileek hirugarren eta laugarren postua lortzeko partida jokatuko dute domekan, 10:00etan. Irabazleek, aldiz, finala jokatuko dute domekan, 12:00etan.
∞Lotura duten albisteak:
- Finalerdietarako sailkapena jokoan izango du Tecnifuellek Carballalen aurkako partidan (2018-05-04)
- Elgoibarren jokatuko duten Espainiako Eskubaloi Txapelketaren egutegia eta ordutegia jakitera eman ditu Sanlok (2018-04-27)
- Tecnifuellek irabazi du Espainiako Eskubaloi Txapelketako sektorea, eta Deca, laugarren (2018-04-15)
- Tecnifuelle Euskadiko txapeldun izan da eta Deca hirugarren postuan sailkatu da (2018-03-25)