Bigarren dagoen Tolosak sailkapenean duen sei puntuko aldea murrizteko aukera galdu zuten elgoibartarrek zapatuan Mintxetan jokatu zuten elkarren aurkako partidan. Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta dira orain, eta Haundik zaila du igoera lortzea, ezinezkoa ez bada ere. Lehen sailkatuak zuzenean lortuko du igoera eta bigarrenak beste nultzoko bigarrenaren aurka jokatuko du kanporaketa. Haundik hirugarren postuan jarraitzen du, Tolosarengandik sei puntura, eta laugarrenaren aurka jokatuko du asteburuan, Aloña-Mendiren aurka, Oñatin. Tolosak Lagun Onak taldearen aurka jokatuko du etxean, eta bigarren postua ziurtatu dezakete partida irabazita.
Bigarren postua lortzea da Haundiren helburua, baina hirugarrena ez galtzea ere garrantzitsua da, igoeragatik lehiatzeko aukera txikiren bat bat izan dezakeelako hirugarren zailkatuak, zenbait emaitza eta baldintza ematen badira.