June Loidik behin baino gehiagotan jokatu du Espainiako selekzioarekin azken urteetan. Oraingoan, Alfredo Rodriguez hautatzaileak deitutako hamasei jokalariek (ikus deialdia) entrenamendu saioak egingo dituzte Madrilgo Pinto herrian. Goizez eta arratsaldez arituko dira entrenatzen martxoaren 25etik 29ra bitartean. Lagunarteko partida bat ere jokatuko dute, Ohorezko Zilarrezko mailan jokatzen duen Getasur talde madrildarraren aurka.
∞Lotura duten albisteak:
- Asier Urain Espainiako eskubaloi selekziora deitu dute (2018-02-06)
- Sanloko jokalariek Euskadiko selekzioekin Espainiako Txapelketan lortutako emaitzak (2018-01-10)
- June Loidi eta Asier Urain Euskadiko jokalari onenak (2017-05-31)
- June Loidi eta Asier Urain Euskadiko eskubaloi jokalari onenak izateko izendatuen artean (2017-05-17)
- Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso dute June Loidik eta Julen Urruzolak (2016-06-16)
- Espainiako selekzioak June Loidi eskubaloi jokalaria deitu du (2015-10-28)