Asteburuak oraindik ere izango du San Anton kutsurik. Gaur, hilak 19, 22:00etan hasita jokatuko dira Ikastolako frontoian XXVI. San Anton pilota torneoko finalak. Promesa mailan Carregal-Artola bikotea U. Alberdi-Apezetxearen aurka arituko dira eta seniorretan Atxotegi-Olaizola bikoak J. Alberdi-Aizpururen aurka jokatuko du. Lagunak Pilota Eskolak antolatzen du txapelketa hau, eta gaur egun profesionaletan diharduten edo jokatu duten pilotari ezagun asko lehiatu dira txapelketa honetan.
Joan den zapatuan, urtarrilaren 13an, jokatu zituzten senior mailako bi finalerdiak. Hona emaitzak:
- Peru Labaka eta Aranguren 18 - J. Alberdi eta Aizpuru 22
- Quina eta Arratibel 13 - Atxotegi eta Olaizola 22
∞ Lotura duten albisteak: