Hamar xakelari aritu dira lehian Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Txapelketan, eta lehia estua izan dela erakusten du iazko irabazlea, Michael Oratovsky errusiarra, bederatzigarren postuan sailkatu izanak aurten. Alemaniako Henrik Teske Maisu Handia izan da onena aurten, sei punturekin. (iks sailkapena)
♦ Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketaren palmaresa (-PDF-):
Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak ere parte hartu du aurten, bere bosgarren parte hartzean. Bi berdinketa lortu eta gero, hamargarren postuan sailkatu da puntu batekin. Edonola ere, gustura zegoen bere parte hartzearekin, bera baino ELO puntu askoz gehiago dituzten xakelarien aurka jokatzen baitu Maisu Handi eta Nazioarteko Maisu kategoriako aurkarien aurka. Presio gabe aritzearen ondorioz partida ikusgarriagoak proposatu ahal izan dituela azaldu du.
Elgoibarko Eskolarteko Xake Txapelketako irabazleek ere gaur egin duten sari banaketa ekitaldian jaso dituzte sariak. Beñat Cearsolok, Asier Arakistainek eta Samuel Egurenek irabazi zuten, 10 urtez azpikoetan, 9 urtez azpikoetan eta 6 urtez azpikoetan, hurrenez hurren.