Goi mailako eskubaloiak hartuko du Elgoibar datozen egunetan. Hasteko, Bera Bera, Zuazo, Kukullaga eta San Adrian taldeak lehiatuko dira Emakumezkoen Euskadiko eskubaloi Kopako Lauko Finalean. Barixakuan jokatuko dituzte finalerdiak Olaizaga kiroldegian. Finala zapatuan izango da, 18:00etan, Olaizagan.
•Euskadiko selekzioak Elgoibarren eta elgoibartarrak selekzioan
Euskadiko selekzioek datorren hilaren 26 eta 30ean bi partidu jokatuko ditu bakoitzak, prestaketa lan moduan, Galizian jokatuko duten Federazio autonomikoen Espainiako Eskubaloi Txapelketarako. Abenduaren 26an Elgoibarren jokatuko dituzte partidak, IMH (infantilak) eta Olaizaga (kadete eta jubenilak) kiroldegietan, hain zuzen ere. Bestalde, abenduaren 30eko partiduak Zumaian eta Oñatin jokatuko dituzte. Selekzio guztietan daude Sanlo eskubaloi taldeko ordezkariak, eta hortaz horiek gertutik jarraitu eta animoak emateko aukera izango dute zaleek. Gainera, Sanloko seniorretako taldeen aurka ere jokatuko dute Euskadiko jubenilen nesken zein mutilen taldeak. Honako hauek dira Elgoibarren jokatuko dituzten partiden ordutegiak:
• Martitzena (abenduak 26) IMH Kiroldegian
- 10:00 Euskadi infantil neskak – Euskadi kadete promesak
- 11:45 Euskadi infantil mutilak – Euskadi kadete promesak
• Martitzena (abenduak 26) Olaizaga kiroldegian
- 10:00 Euskadi kadete neskak – Euskadi jubenil promesak
- 11:45 Euskadi kadete mutilak – Euskadi jubenil promesak
- 17:00 Euskadi jubenil neskak – Elgoibarko SANLO seniorrak
- 19:00 Euskadi jubenil mutilak – Elgoibarko SANLO seniorrak
∞Lotura duten albisteak: