Julen Urruzola Pagazartundua (Elgoibar, 2002) Francisco Martí eta Juan Carlos Requena hautatzaileek eginiko deialdian sartu da, eta honenbestez Villa de Aviles Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan parte hartuko du Avilesen (Asturias, Espainia), abenduaren 13tik 18ra bitartean. Espainiako selekzioak Portugal eta Errumaniako selekzioen aurka jokatuko ditu lagunarteko partidak. Bi talde osatu ditu txapelketa honetarako Espainiako taldeak, A taldea eta B taldea. Lehenengoan arituko da Urruzola, pibote postuan. Hamabost urte besterik ez dituen arren, bi metroko garaireraren bueltan dabil jokalari elgoibartarra.
Urruzolak kadete mailan lehiatzen den Sanloko Urkunde taldean jokatzen du eta honakoa ez da Espainiako selekzioarekin arituko den aurreneko aldia.
∞Lotura duten albisteak:
- Sanloko hamalau jokalari aritu ziren Gipuzkoako selekzioarekin (2017-05-03)
- Espainiako eskubaloi selekzioaren deia jaso dute June Loidik eta Julen Urruzolak (2016-06-16)