Sanloko hiru talde lehiatuko dira senior mailan: Alcorta Forging Group (1. Nazional Maila, gizonezkoak), Lauko (Eskal Liga, emakumezkoak) eta Salento (Gipuzkoako 1. maila, gizonezkoak).
Jubeniletan lau talde ditu Sanlok: Tecnifuelle (Euskal Liga, emakumezkoak), Deca (Euskal Liga, gizonezkoak), Beristain banaketak (Gipuzkoako txapelketa, gizonezkoak) eta Casa Astigarraga (Gipuzkoako txapelketa, emakumezkoak).
Kadete mailan ere lau talde dtu kirol-taldeak: Arilan (Euskal Liga, neskak), Urkunde (Euskal Liga, mitilak), Cometel-Dario (Gipuzkoako txapelketa, neskak), eta Bankoa (Gipuzkoako txapelketa, mutilak).
Infantil mailan du talde kopuru handiena Sanlok, bost guztira: Modeltek, Bacalaos Alkorta eta Pneumax nesken taldeak eta Hotel Txarriduna eta Zubacor mutilen taldeak.
• 110.000 euroko aurrekontua
Sanlo EKT-ko presidente Aitor Uraiek azaldu duenez, harrobia sendotzeko lanean jarraituko dute aurten ere. "Benjamin eta alebinentzako entrenamendu kopuruak handitu ditugu, zenbat eta goizago hasi maila tekniko hobea lortzen dutela konturatu garelako". Lehiaketetan arituko diren taldeen inguruan gaur egun duten mailari eustea izango dela helburua dio Urainek. "Senior talde nagusiek, Alcortak eta Laukok, dauden mailan jarraitzeko lehiatu beharko dute. Salentok, berriz, izan dezake mailaz igotzeko aukerarik. Jubeniletan eta kadeteetan Euskal Ligan arituko dira nesken zein mutilen taldeak eta lorpen handia da hori". Iaz hiru igoera fase antolatu zituen Sanlok Elgoibarren eta aukerarik badute aurten ere antolatuko dituztela azaldu du presidenteak. "Kostua eta lana duten arren, eskubaloia elgoibartarrei gerturatzeko ahaleginean jarraituko dugu", esan du. 110.000 euroko aurrekontua du Sanlok eta hamalau bat lagun ari dira lanean zuzendaritzan.