Ospakizun egun handia izan da gaurkoa C.D. Elgoibarrentzat, mendeurrenaren harira urte osorako prestatu duten egitarauaren barruan. C.D Elgoibar eta Real Sociedad taldeetako beteranoen arteko partidarekin hasi da eguna Mintxetan. Mikel Elkori-Iribek sartu du elgoibartarren lehen gola lehen zatiaren ondarrean, baina berehala lortu du berdinketa Realak Ugarteren gol bati esker. Gero sekulako gola sartu du Jhony Cuyamik. Bigarren zatian beste gol bana sartu dute bi taldeek eta 2-3 amaitu da partida txuri urdinen alde. Partidaren atsedenaldian, Lehen Mailan jokatzera iritsi diren futbol jokalariak eta atletismoan Espainiako txapeldun izandakoak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) omendu dituzte zelai erdian. Omendu dituzten zazpi lagun etorri dira eta omendutako beste 22 lagunek familiako ordezkarien bitartez jaso dute omenaldia.
Partidaren ostean, bazkari herrikoia egin dute Maalako parkean.
∞ Lotura duten albisteak:
- C.D. Elgoibarren ehun urteko historia, argazkitan izoztua (2017-05-04)
- Eibar taldeak C.D. Elgoibar omendu du, 100. urteurrenaren harira (2017-05-02)
- Lehen Mailan jokatu duten futbolariak omenduko ditu C.D. Elgoibarrek maiatzaren 6an (2017-04-12)
- C.D. Elgoibarren mendeurrena abian da (2017-01-10)
- C.D. Elgoibarren mendeurrena zigiluetan ere bai (2017-01-23)
- Estreinatu dute C.D. Elgoibarren Mendeurreneko Martxa (2017-02-13)
- C.D. Elgoibarren mendeurreneko ospakizunak bertan behea gelditu dira (2017-02-27)