Elgoibarren jokatuko da Espainiako eskubaloi txapelketako fasea, asteburuan

Barren.eus 2017ko api. 21a, 11:50

Asteburu honetan, gaurtik domekara, Elgoibarko SANLO Eskubaloi Kirol Taldeak antolatuta, Espainiako Eskubaloi Txapelketako Jubenil Nesken Lauko Finaletako bat jokatuko da Olaizaga kiroldegian, eta Sanloko Tecnifuelle taldeak parte hartuko du. 

Jubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako bigarren fasean 24 taldek jokatuko dute lau taldetako zortzi multzotan banatuta, eta horietako bat da Tecnifuelle. Emancipa Perera (Kantabria), Kanet Calasancio (Errioxa) eta H. Sant Quirce (Katalunia) taldeak izango dira elgoibartarren aurkariak.

Hauek dira ordutegiak:

Apirilak 21, ostirala, OLAIZAGA Kiroldegian:

  • 17:30 SANT QUIRZE – PEREDA
  • 19:30 TECNIFUELLE – CALASANCIO

Apirilak 22, larunbata, OLAIZAGA Kiroldegian:

  • 16:00 SANT QUIRZE – CALASANCIO
  • 17:45 PEREDA – TECNIFUELLE

Apirilak 23, igandea, OLAIZAGA Kiroldegian:

  • 10:00 CALASANCIO – PEREDA
  • 11:45 TECNIFUELLE – SANT QUIRZE

Ondoren, Sari Banaketa

∞Lotura duten albisteak: