C.D. Elgoibarren martxa estreinatuko dute domekan Herriko Antzokian

Barren.eus 2017ko ots. 7a, 20:02

Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan, otsailaren 12an, Herriko Antzokian, eta saio horretan C.D. Elgoibarren mendeurrenaren harira prestatu duten martxa estreinatuko dute. German Meabebasterretxeak idatzi du letra, eta Txomin Mujikak musika bandarentzat egokitu du. (letra dauka)

Elgoibarko Udal Musika Bandak hilean behin eskaintzen duten ohiko kontzertua emango du domekan, Herriko Antzokian (12:30). Lau pieza eskainiko dituzte lehenik: The millenium song (K. Vlak), Music for a Solemnity (J. de Haan), La Marchenera (F. Moreno Torroba) eta Odyssey (J. Curnow). Eskainiko duten bosgarren pieza, berriz, berezia izango da, C.D. Elgoibarren mendeurrenaren harira prestatu duten martxa estreinatuko baitute. Musika bandako zuzendari Txomin Mujikak egokitu du bandarentzat eta German Meabebasterretxea bertsolari elgoibartarrak idatzi du letra (beherago). Txomin Mujikak azaldu duenez, 2015eko azaroan jaso zuen mendeurrenerako musika egiteko eskaera. “Ricardo Garatek eskatu zidan, Mendeurreneko batzordeko kideen izenean, C.D. Elgoibarren ereserkia sortzeko. Klubak badauka, ordea, bere ereserkia, eta hori errespetatu egin behar da. Julio Perez Cortesek sortu zuen 1949an, Isaac Azpiazuren letrarekin. Mendeurreneko martxa da nik egin dudana”.
Martxaren estreinaldirako Kale Kantarien eta Parrokiako Abesbatzaren laguntza izango du Udal Musika bandak.
• Ricardo Garateri omenaldia
Martxaren estreinaldia baliatuko du C.D. Elgoibarrek Ricardo Garate zenari omenaldia egiteko, mendeurren batzordeko kidea baitzen, besteak beste, Garate.

♦ MENDEURRENEKO MARTXA (1917-2017)

cd elgoibar mendeurren martxa letra