Eibartrans-Gobike txirrindulari taldearen helburua Euskal Herriko Master mailako lasterketen egutegia osatzea izango da, baina Euskal Herriko mugetatik kanpo jokatzen diren proba esanguratsuenetan ere hartuko dute parte, besteak beste, Tarazonako Clallengean, Soriako eta Gaztela Leoiko itzulietan edo Espainiako txapelketan.
Lau urtez taldeko bigarren babeslea izan ostean, Eibartrans enpresako buru Daniel Palacinek taldeko babesle nagusia izatea erabaki du aurten. Elgoibarko Gobike dendak ere jarraituko du taldearen babesle izaten.
Txirrindulariei dagokionez, Iñigo Lariz elgoibartarra eta Iker Trokolo dira, iazko taldearekin alderatuta, berrikuntza nagusiak aurtengo taldean.
• Ramon Garcia min hartuta
Denboraldia bi aste barru hasiko bada ere, aurreko denboraldian emaitzarik onenak lortu zituen taldekideak, Ramon Garciak, ezin izango du lehiatzen hasi, entrenatzen ari zela erorikoa izan baitzuen Eibarko Azitaineko biribilgunean, eta min hartu zuen sorbaldan eta lepauztaian. Mendaroko Ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzian. Azitaineko rotondako zoruaren egoera txarraren ondorioz izan zuela erorikoa azaldu du Garciak. Gutxienez bost aste beharko ditu osatzeko.
- Ramon Garciak bigarren egin du Tarazonako Master lasterketan (2016-02-25)
- Ramon Garcia gailendu da Master mailako denboraldiko lehen lasterketan (2016-02-15)
- Bi elgoibartar Toyota Euskoauto master mailako txirrindulari taldean (2016-01-21)
- Ramon Garciak hirugarren egin du Euskadiko master mailako erlojupeko txapelketan (2015-06-10)