Umore ona nagusi San Silbestre lasterketetan

Barren.eus 2017ko urt. 3a, 12:23

Hotzari aurre eginez, makina bat lagunek esan zioten “agur” urte zaharrari Mendaron eta Elgoibarren jokatu ziren San Silbestre lasterketetan.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Europako lehen San Silbestreko lasterketa jokatu zen Elgoibarren abenduaren 31n, 00:01ean. Guztira 70 bat lagunek hartu zuten parte Mintxeta Atletismo Taldeak antolatutako Elgoibarko 8. San Silbestrean. Izen emateen bidez lortutako dirua Mugertza krosa antolatzeko erabiliko du Mintxetak.
Mendaron ere egun berean, arratsaldez, jokatu zen San Silbestreko lasterketa. 56 lagunek hartu zuten parte Mendaroko Txirrindulari taldeak hirugarrengoz antolatu duen proban. Elgoibarren zein Mendaron behera egin du parte hartzaileen kopuruak. Ehun lagun ibaino gehiagok hartu zuten parte iaz Elgoibarren, eta beste horrenbestek Mendaron.

san silbestre mendaro

san silbestre elgoibar irteera