IMHko areto nagusian egin dute estreinakoz 2016 urtean Elgoibarren nabarmendu diren kirolari entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritzen dituen Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia. Udal Kirol Zerbitzua sortu zenetik 25 urte pasa direla-eta, bideo berezi bat prestatu du Udal Kirol Patronatuak, eta gaur eskaini dute aurrenekoz Nerea Gurrutxaga gazte elgoibartarrak egin duen lana. Elgoibarko kirol elkarte guztiek egiten duten lana jaso eta goraipatu dute bideoan eta Udal Kirol Patronatuko kideez gainera, kirol taldeetako arduradunek, eta ikastetxeetakoek ere, hartu dute parte bideoan.
Bideo emanaldiaren ostean banatu dituzte sariak, 18 guztira, Elgoibarko Wing-Tsun taldeak ez baitu sariturik proposatu aurten. Sarituek kirol talde bakoitzeko ordezkarien eskutik jaso dituzte sariak.
- Ikus hemen: 2016ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarietako irabazleak, eta sarituak izateko egin dituzten merituak (PDF)
Sari banaketaren ostean, Ricardo Garate izan dute gogoan. Ramon Mugicak Garatereri buruz idatzitako testu bat irakurri dute lehenik, eta Ane Beitia alkateak ere ekarri du gogora Garate. Gero, ekitaldiko unerik hunkigarrienean, Ricardo Garateren alargun Arantxa Salegi eta Mikel semeari oroigarri bana eman diete eta kirol talde guztietako ordezkariekin batera argazkia atera dute.
∞ Lotura duten albisteak:
•Aurreko urteetako sarituak