Unai Etxeberria elgoibartarrak irabazi zuen Alkortako Igoera

Barren.eus 2016ko aza. 28a, 10:44

Unai Etxeberria elgoibartarra erraz gailendu zen zapatuan Alkortako Igoeran. 21:32ko denboran osatu zuen Etxeberriak 4, 7 kilometroko bidea eta ia bi minutuko aldea kendu zion bigarren sailkatuari, Hasier Murua herrikideari (23:21).

Julen Salaberriak egin zuen hirugarren, 23:43ko denborarekin. Emakume bakarrak parte hartu zuen proban, Igone Erizek, eta berak jantzi zuen txapela. 34 minutuan osatu zuen Erizek Herriko Enparantzatik Alkorta baserri atarirainoko bidea. Guztira hamabost lagunek osatu zuten proba, hamalau gizonek eta emakume batek, eta inork ez zuen lortu bere garaian Iñigo Lazkano mendaroarrak ezarritako errekorra ontzerik (20:24).

 

•Sailkapena:

  1. Unai Etxeberria       21:32
  2. Hasier Murua          23:21
  3. Julen Salaberria      23:43
  4. Joseba Gallastegi    26:25
  5. Aitor Ugarte            26:25
  6. Asier Arregi             26:53
  7. Eneko Salegi           27:46
  8. Asier Cordon          28:00
  9. Javier Fernandez     28:06
  10. Aitor Lopez             29:22
  11. Illart Urain              29:31
  12. Imanol Cerdeira       30:07
  13. Iraitz Ferreira          30:42
  14. Andoni Loiola           33:14
  15. Igone Eriz                34:01