Ander Zulaika mendaroarra izan da gure ordezkarien artean onena Hiru Handiak mendi-lasterketan. Zulaikak hamabi ordu pasatxoan egin zituen Gorbeia, Anboto eta Aizkorri arteko 100 kilometroak, eta sailkapen nagusiko seigarren lekuan amaitu zuen proba.
Abuztuan, Trail Valle de Tena 8K mendi-lasterketan podiuma egitetik zetorren mendaroarra eta sasoiko dagoela berretsi zuen zapatuan. 78 kilometro eta 6.800 metroko desnibel positiboko proba da Trail Valle de Tena mendi-lasterketa, eta 14:20:23ko denboran bukatu zuen Lizarpeko taldekideak. Hirugarren sailkatu zen.
Gasteizko Manuel Iradier Txangolari Elkarteak antolatutako proba hau bi urterz behin egiten da eta egutegian gorriz markatuta daukate mendi-lasterkari eta mendizale askok. Benetako klasikoa da Hiru Haundiak, distantzia luzeko lasterketen aitzindaria gure artean eta, jakina, proba luzea (100 km) eta gogorra, 5.075 metroko desnibel positiboarekin. Izenak dioen legez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiru mendi mitikoenak zeharkatzen ditu: Gorbeiagana, Anboto eta Aizkorri. 1.475 lagun zeuden aurten izena emanda eta 956k bukatu zuten proba (izena emandakoen %66k). Gizonezkoetan, Jokin Garai gailendu zen, 11:18ko denborarekin eta emakumezkoetan, Leire Martinez,13:31ko denborarekin.
- Proba bukatzea lortu zuten elgoibartar eta mendaroarren zerrenda:
6. Ander Zulaika 12:16
19. Gorka de la Horra 13:11
88. Mikel Gorriti 14:57
100. Iñaki Etxabe 15:12
206. Borja Rodriguez 16:49
227. Arkaitz Irureta 17:07
278. Aritz Arribillaga 17:36
308. Julen Salaberria 17:56
309. Mikel Arosa 17:56
327. Angel Quintana 18:07
426. Josu Mendikute 19:01
581. Jose Luis Diez Revenga 20:17
692. Tomas Peña 21:23
703. Arantza Beristain 21:34
704. Ekaitz Baskaran 21:34
705. Modesto Cid 21:34
846: Mikel Kortabitarte 23:06
848: Edu Uribe 23:06