Padel nesketan Nora Hadi eta Ane Iñiguez elgoibartarrak izan dira txapeldunak, Bego Muñoz eta Encarni Munoz ermuarren kontrako finala 6-3 eta 6-4 irabazita. Gizonezkoen padelean, aldiz, Alberto Gonzalez eta Jon Etxaide eibartarrek irabazi dute txapelketa, bigarren urtez jarraian. Finalean, txapelketa hau behin baino gehiagotan irabazi izan duten Patxi Vallejos eta Juan Luis Etxaniz bikotekide bergararrei irabazi zieten: 4-6 / 6-3 / 6-4 izan zen azken emaitza.
Teniseko finala astelehenera atzeratu behar izan zuten euriagatik, eta Agustin Quintana azkoitiarra izan da irabazlea, finalean Ruben Pinillos eibartarra gainditu eta gero (6-0 eta 7-6).