Elgoibartarrez eta soraluzarrez osatutako hamasei laguneko taldea aurkeztu zuen Mintxeta Atletismo Taldeak Mugertza krosera, iaz baino kopuru txikixeagoa. Horietako bi gizonezkoen lasterketa nagusian lehiatu ziren, Mikel Gurrutxaga eta Igor Torres. Gurrutxagak 66. postuan bukatu zuen proba, eta ohikoa den moduan lehen sailkatuek atzetik ez harrapatu izana ospatu zuen azkenaurreko itzulian helmuga marratik pasa zenean, ikusleen txalo artean. Igor Torresek lortu izan du beste urte batzuetan balentria bera, baina afrikarrek atzetik harrapatu eta proba bertan behera lagatzera behartu zuten, kroseko araua betez. Era berean, Durangoko Bidezabal taldearen elastikoarekin saltaka egin zuen Asier Arenalek ere ezin izan zuen proba bukatu, lehen sailkatuek atzetik harrapatu zutelako. Super Amara Bat taldea ordezkatuz antxitxika egin zuen Mikel Agirrebeñak lasaitasun gehiagorekin amaitu ahal izan zuen proba, eta 41. postuan sailkatu zen, 36:38ko denbora eginda. Hala, iaz lortutako postua eta denbora ondu zituen (46. postuan sailkatu zen, 39:55eko denbora eginda. Guztira 84 lagunek lortu zuten senior gizonezkoen proba amaitzea, eta 26k laga behar izan zuten lehen sailkatuek atzetik harrapatu zituztelako.
Hona atleta elgoibartarren emaitzak, adin tarteka:
12 urtez azpiko neskak
- Sara Gallastegi Loyola (ez zuen proba bukatu)
12 urtez azpiko mutilak
- 31. postua Unax Otegi Santos 09:13
14 urtez azpiko neskak
- 29. postua Lide Sodupe Ostolaza (10:51)
- 36. postua Maialen Del Sol Gurrutxaga (11:01)
- 67. postua Garazi Astorkia Ansola (12:08)
- 70. postua Jone Zubiaurre Unamuno (12:12)
- 76. postua Naia Rodriguez Aonso (13:15)
- 78. postua Irati Calles Agirre (13:21)
14 urtez azpiko mutilak
- 26. postua Andde Elizburu Azpiazu (10:15)
- 48. postua Ibai Elorza Toledo (12:11)
18 urtez azpiko emakumeak
- 58. postua Maite Gurrutxaga Osoro (18:51)
20 urtez azpiko gizonezkoak
- 46. postua Anwar El Hassouni Benaissa (21:11)
- 62. postua Jon Dominguez Cid (23:09)
- 64. postua Markel Amutxastegi Yarza (23:17)
Senior gizonezkoak
- 41. postua Mikel Agirrebeña Iturbe (36:28)
- 66. postua Mikel Gurrutxaga Barruetabeña (38:23)
- Asier Arenal Bilbao (Ez zuen proba bukatu)
- Igor Torres Castilla (Ez zuen proba bukatu)
∞Lotura duten albisteak:
- Chebet kenyarra eta Aregawi etiopiarra gailendu dira 80. Mugertza krosean (2024-01-07)
- Herriko atletek ere hartu dute parte estreinakoz Mugertza kroseko atletei egin dieten harreran (2024-01-06)
- Zigor Diez Mugertza kroseko zuzendaria, MATXeko Aurrez Aurre ataleko protagonista (2024-01-05)
- Mugertza krosaren 80. ekitaldia "denboraldiko kros onena" izango dela esan dute antolatzaileek (2024-01-03)
- Carmen Valero gogoan izango dute Mugertza krosean (2024-01-03)