Emakumeen txirrindularitzari bultzada emateko asmoz, bailarako emakume txirrindulariak talde bakar batean batu nahi dituzte, Bergarako Lokatza Ziklismo Eskola barruko Igamo Packaing taldean, hain zuzehn ere. Orain arte Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolan aritu den Aroa Saez izango da taldekideetako bat. Dagoeneko hasiak dira 2024ko martxoan hasiko den denboraldi berrirako prestatzen. Aroa Saez kadete kategoriako bigarren urtean lehiatuko da aurten.