Olatz Oñederrak irabazi du Mugertza krosa iragartzeko kartel lehiaketa

Barren.eus 2023ko aza. 7a, 12:11

Olatz Oñederra Etxeberria diseinatzaile elgoibartarrak aurkeztutako “Lokatza eta pista = 80” deitutako lanak irabazi du Mugertza krosaren 80. ekitaldia iragartzeko kartel lehiaketa.

Olatz Oñederrak diseinatutako kartelak iragarriko du Juan Muguerza Nazioarteko krosaren 80. ekitaldia. Mintxeta Atletismo Taldetik jakinatazi dutenez, hamar lan aurkeztu dira kartel lehiaketara eta irabazle aukeratu duten kartelak krosak bereak dituen ezaugarriak batzen dituela iritzi dio epaimahaiak, hala nola, euria, lokatza eta atleten ahalegina erakusten dituelako. "Hori guztia zifra borobil batean borobildua eta Mintxetako pista bereizgarriaren simila eginez".

Olatz Oñederrak badaki zer den horrelako lehiaketa bat irabaztea, 2010ean ere bera izan baitzen irabazlea. Elgoibartar bezala, bere lana krosaren 80. urteurreneko irudia izatea ohorea bat dela adierazi du.

Guztira 12 lasterketa jokatuko dituzte Mugertza krosean, urtarrilaren 7an. Lehen lasterketa, alebin neskena, 9:30ean hasiko da. Senior emakumezkoena 12:30ean hasiko da eta 13:15ean gizonezkoena. Junior mailako atletak lehiatzen diren Mamo Wolde Sariari dagokionez, 11:35ean hasiko da emakumeena eta 12:00etan gizonezkoena.  Antolatzaileek 1.000 saltakari inguru espero dituzte.

∞Lotura duten albisteak: