Laboral Kutxako txirrindularien bisita herriko eskola umeei

Barren.eus 2023ko urr. 30a, 17:51

Emakumeen txirrindularitza gazteen artean ezagutzera emateko helburuarekin, Laboral Kutxa taldeko txirrindulari profesionalek solasaldiak eman dituzte Elgoibarko Herri Eskolan eta Elgoibar Ikastolan.

Euskadi Fundazioaren emakumezkoen txirrindulari taldeak denboraldi berrirako prestaketa lanak Elgoibarren hasi dituela probestuz, Elgoibarko Udalak eta herriko ikastetxeek emakumeen txirrindularitza ezagutzera eman eta "kirolean genero-berdintasuna" sustatzeko solasaldiak antolatu zituzten joan den barikuan. Hala, Elgoibar Ikastolara eta Herri Eskolara bisitak egin zituzten taldeko zenbait txirrindularik eta arduradunek. Batetik, Ikastolan izan ziren Ane Santesteban eta Idoia Eraso txirrindulariak, Aitor Galdos managerrarekin batera. Eta, bestetik, Herri Eskolan izan ziren Eneritz Vadillo eta Lourdes Oyarbide txirrindulariak eta Ion Lazkano kirol zuzendaria. Ikasleek txirrindulariak eta euren lana gertuagotik ezagutzeko aukera izan zuten haien azalpenak eta bizipenak entzunda. Laboral Kutxakoak ere pozik daude esperientzia honekin, eta eurentzat ere aberasgaria izan zela adierazi dute.

2023 10 30 laboral kutxa txirindulariak elgoibar ikasleekin

Ikasleek entzun eta ikasitakoak praktikan jatzeko aukera ere izan zuten gero, zapatuan, Mintxetan egin zuten txirrindularitza eta atletismoa topaketan. Hrri Eskolako eta Ikastolako 100 bat neska-mutilek hartu zuten parte kirol ekitaldian.

2023 10 30 laboral kutxa txirindulariak elgoibar ikasleekin ginkana

∞Lotura duten albisteak: